Liburuen erreketa

Naziek liburuak erretzen, 1933an.
1936ko Tolosako liburu erreketa. Erreketa frankistek burutu zuten.

Liburuak erretzea praktika bat da zabaltzeko arriskutsutzat jotzen diren liburuak edo bestelako material idatziak suntsitzeko. Gehienetan agintari politiko edo erlijiosoek sustatu izan dute praktika hori. Fanatismo ideologikoarekin lotura handia duen jarduera da; gatazka beliko askorekin batera agertzen da. Praktika, oro har, publikoa da, eta argitaratutako materialaren kontrako eragozpen moral, politiko edo erlijiosoek eragiten dute. Halaber, biztanleriarentzako oharra izan nahi du, horrelako argitalpenak ez irakurtzeko.

Liburuak publikoki erretzea doako publizitatea da, sarritan. Horregatik, autoritate batzuek nahiago dute liburuen suntsipen pribatua aurrera eramatea. Horrela egin zuen Bilboko Udalak I. Ipuin Lehiaketaren aleekin, 1980an.

Garai modernoetan, informazioa gordetzeko beste modu batzuk, hala nola grabazioak, binilozko diskoak, CDak, DVDak, bideokaseteak eta Interneteko orriak, praktika honen barruan sartu dira.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search